Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riemenschneider, Tilman

Bavariar eskultorea (Osterode, 1460 - Würzburg, 1531). Würzburg-eko hirian lan egin zuen batez ere, eta bertako kontseilaria izan zen 1520-1525 urteetan. Gero, ordea, kartzelan sartu zuten laborarien matxinadan laborarien alde jokatzeagatik (1525). Alemaniako eskultore nagusietakoa izan zen, molde gotikoa utzi eta Berpizkundeko artea nagusitzen hasi zen garai hartan. Erretaulak Alemaniako azken gotikoaren tradizioan moldatu bazituen ere (1499-1505, Rothenburg-eko erretaula), molde berriak nagusitu ziren bere harrizko giza-irudi bakezko eta harmoniatsuetan (Adan eta Eva, Würzburg-eko kapera). Aipagarria da, bestalde, Henrike II.aren eta haren emazte Kunegundaren hilobia (1499-1513, Bamberg-eko katedrala).