Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rickman, Alan

Britainiar antzezle eta zuzendaria (Londres, 1946). Arte ikasketak egin zituen, Chelsea Art Collegen, Royal College of Arten, eta aurrerago, Royal Academy of Dramatic Arten. 1970 eta 1980ko hamarraldietan batez ere antzerkian egin zuen lan. Royal Shakespeare Companyrekin Valmonteko kondearen papera jokatuz Le Liasons Dangereuses obran, Tony saria irabazi zuen Broadwayn, 1986an. Handik gutxira debuta egin zuen Hollywooden, Hans Gruber gaiztagin argiaren papera jokatuz Die Hard filmean, arrakasta handiz. Handik aurrera zineman lan egin zuen batez ere, gaiztagin paperetan sarri askotan. Lanik aipagarrienak: The January Man (1989); Quigley Down Under (1990); Closet Land (1991); Robin Hood: Prince of Thieves (1991); Truly, Madly, Deeply (1991); Bob Roberts (1992); An Awfully Big Adventure (1995); Sense and Sensibility (1995); Michael Collins (1996).