Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribot, Théodule-Armand

Frantses psikologoa (Guingamp, 1839 - Paris, 1916). Psikologia metafisikatik aparteko zientziatzat hartu zuen lehenengo zientzialarietako bat izan zen; lan garrantzitsuak egin zituen oroimenaren galtzeari buruz. Sorbonako unibertsitateko irakasle izan zen 1885-1896 urteetan eta nortasunaren arazoak aztertu zituen batez ere, Johann Hughlings Jackson neurologo ingelesak abiarazi zuen neurofisiologia hierarkiaren ildotik. Obra nagusiak: Les Maladies de la mémoire (1881, Oroimenaren gaitzak) eta Les Maladies de la personnalité (1885, Nortasunaren gaitzak).