Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribeiro, Fernanda

Portugaldar atleta (Peñafiel, 1969). Iraupen luzeko lasterkaria, Olinpiar Jokoetako eta munduko txapelduna 10.000 metroko proban. Hamahiru urterekin egin zuen debuta nazioarteko lasterketetan, eta 22 urteak arte 3.000 metroko probako bere adineko markarik onena ondu zuen urterik urte. 5.000 metroko proban gauza bera lortu zuen 14 eta 18 urteak bitartean. Seul (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta 1994an urrezko dominak irabazi zituen Europako pista libreko eta estaliko txapelketetan, 5.000 eta 3.000 metrotan, hurrenez hurren. 1995eko uztailean 5.000 metroko munduko errekorra hautsi zuen (14 minutu, 36 segundo), eta urte horretan bertan urrezko domina lortu zuen munduko txapelketan, 10.000 metroko proban, Göteborgen. Atlantako Olinpiar Jokoetan bere erreginaldia sendotu zuen 10 kilometroko proba irabazita. 1997ko munduko txapelketetan, Atenasen, zilarrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta brontzezkoa 5.000 metrokoan.