Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribeiro, Aquilino Gomes

Portugaldar idazlea (Beira Alta, 1885 - Lisboa, 1963). Portugalgo eleberrigile nagusia izan zen XX. mendearen hasieran, eta nazio hartako idazle oparoenetakoa historian zehar. 1914an idatzi zuen lehen lana, Jardim das Tormentas (Ekaitzen lorategia) eta ondoren argitaratu zituen Terras do demo (1919, Deabruaren lurrak), eta bere obra nagusia, Estrada de Santiago (1922, Santiagoko Bidea). Obra aipagarriak idatzi zituen bizitzako azken urteetan: A casa grande de Romarigães (1957, Romarigães-ko etxe handia) eta Quando os lobos uivam (1958, Otsoek ulu egiten dutenean). Aquilino Ribeirok Portugaldik kanpo egon behar izan zuen hainbat alditan, iraultza sozialaren alde erakutsi zuen jarreragatik; Portugalgo nekazarien giza eta hizkuntza moldeak landu zituen batez ere eta, geroko idazle askoren ustez, Portugalgo nekazarien eredu bihurtu zen Malhadinhas izeneko pertsonaia sortu zuen Estrada de Santiago nobelan.