Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rh鬾e-Alpes

Frantziako hego-ekialdeko eskualdea, zortzi departamenduk osatua: Ain, Ard鑓he, Dr鬽e, Is鑢e, Loire, Rh鬾e, Savoia eta Savoia Garaia. Lyonnais eta Savoiako antzinako lurraldeak hartzen ditu osorik, Burgundia, Dauphin�, Languedoc eta Proventza-ko eskualde batzuekin batera. 43.700 km2 (Frantziako lurraldearen % 12,8) eta 5.015.947 biztanle (1982. Frantziako biztanleriaren % 9; 115 biztanle km2-ko). Mugak: iparraldean, Sa鬾e-et-Loire eta Jura departamenduak; ekialdean, Suitza, Italia eta Hautes-Alpeseko departamendua; hegoaldean, Vaucluse eta Gard departamenduak; mendebalean, Loz鑢e, Haute-Loire, Puy-de-D鬽e eta Allier-eko departamenduak. Hiriburua, Lyon. Hiri nagusiak: Roanne, Saint-蓆ienne, Bourg-en-Bresse, Ann閏y, Chamb閞y, Grenoble eta Valence. v Orografia eta klima. Massif Central mendialdeko ekialdearen, Jura-ko hegoaldearen eta Alpe mendien mendebalaren artean dago lurraldea. Mendiek hartzen dute eremu gehiena. Ekialdean daude Alpe mendi garaiak, Savoiako lurraldean (Mont Blanc, 4.807 m, nagusia). Haran asko eratzen dituzte mendi garai horiek (zazpi dira 4.000 m-tik gorakoak). Mendebalerago daude Alpe aurreko mendiak (2.000-2.800 m bitartekoak), erdialdetik mendebalera zabaltzen dira Lyon aldeko lur behereak (Lyon, 192 m) eta hego-mendebalean daude Vivarais aldeko mendiak (M閦enc mendia, 1754 m). Rh鬾e ibaiak igarotzen du lurraldea. Aintzira ikusgarriak dira Alpe mendietan, Ann閏y-Chamb閞y aldean eta Suitzako mugan (Genevako aintzira). Klima kontinentala da; hotza da neguan (guztiz hotza Alpe mendietan) eta uda bero samarra izaten da batzuetan haran ondoetan. Euri gero eta gutxiago izaten da hegoaldera egin ahalean. v Ekonomia. Abere hazkuntza garrantzitsua da; behi (Ain, Alpes, Rh鬾e), zerri eta ardi (Ard鑓he, Dr鬽e) azienda. Esnekiak eta haragia. Mendi laborantzak, aldiz, ez du halako muntarik. Ospe handiko ardoak (Beaujolais). Industria garrantzitsua da oso Lyon, Grenoble, Saint-蓆ienne eta Arve ibaiaren arroan, indar hidroelektrikoari (Frantzia osoko % 20) eta Saint-蓆ienne eta La Mure-ko ikatz hobiei esker. Metalgintza, kimika industria, farmazia gaiak eta mekanika industria dira industria alor nagusiak. Zerbitzuen alorrak berebiziko garrantzia hartu du azkenaldi honetan. Lyon, bereziki, eta Saint-蓆ienne eta Grenoble dira eremu horretan ere hiri nagusiak. Turismoa Alpe mendietan, udako kiroletarako bereziki: Chamonix, M鑗eve, Morzine, Avoriaz, Flaine, Val-d扞s鑢e, Tignes eta Courchevel Savoian, eta Alpe-d扝uez eta Chamrousse Is鑢e-n.