Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

reggae

iz. Mus. Jamaikako herri musika, 1968 inguruan sortua. Reggae-a Jamaikako eta bereziki Kingston hiriburuko behartsuen eta rastafarien musika da. Tots and the Maytals-ek grabatu zuten reggae izenaz argitaratu zen lehenengo diskoa; Bob Marleyk eta The Wailers taldeak mundu osoan ezagutarazi zuten musika mota hau, Ingalaterran izandako arrakastaren ondoren. Reggaeak eragin handia izan du rock musikan. Beste reggae kantari eta talde batzuk dira Peter Tosh, Burning Spear, Jimmy Cliff, Third World, Black Uhuru, Yellowman, UB 40…