Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Real Unión Club

Irungo futbol taldea, 1930 arte Espainiako estatuko nagusietako bat. 1915. urtean sortu zen, bertako lehen mailako bi futbol taldeek, Racing (Espainiako txapelduna 1913an) eta Sporting taldek bat egin ondoren. Unión Club izena izan zuen 1927an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak Real izena erantsi zion arte. Espainiako txapelduna izan zen 1918, 1924 eta 1927. urteetan eta 1934an galdu zuen lehen mailako postua, futbol profesionalaren eskakizun gero eta handiagoei ezin erantzunik.