Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reade, Charles

Ingeles eleberrigilea eta dramagilea (Ipsden, Oxfordshire, 1814 - Londres, 1884). Oxfordeko unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak eta irakaslea izan zen han. Lanbidea utzi eta idazteari ekin zion, hasieran antzerkirako obrak, batez ere (40 bat). Eleberriak eta kontakizun liburuak ere idatzi zituen, eta bere garaiko justiziarik eza salatu zuen lan horietan. Obra nagusiak: It’s Never too Late to Mend (1856, Inoiz ez da berandu bide onera itzultzeko), The Cloister and the Hearth (1861, Klaustroa eta sutondoa), Hard Cash (1863, Dirua), Griffith Gaunt (1866) eta A Terrible Temptation (1871, Tentaldi izugarria).