Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Raynal, Guillaume

Frantses historialaria eta filosofoa (Saint-Geniez-d’Olt, 1713 - Paris, 1796). Jesusen lagundian sartu eta apaiz egin zen, baina albora utzi zuen erlijio bizitza, eta historiari buruzko obrak idazteari ekin zion. Entziklopedista zen eta gogor salatu zituen Frantziako politika koloniala eta eliza bera. 1750-1754. urteetan Mercure de France aldizkari literarioa argitaratu zuen. Histoire philosophique et politique des établissements et du commerce des Européens dans les deux Indes (1770, Europarren merkataritzaren historia filosofikoa eta politikoa bi Indietan) obra zela eta, Geneva, Berlin eta San Petersburgoko hirietara erbesteratu behar izan zuen. 1787an Frantziara itzuli zen eta estatu orokorretako diputatu hautatu zuten bi urte geroago. Sortu zen Biltzarra zorrozki kritikatu zuen, Konbentzioaren aurka agertu zen eta Direktorioa onartu zuen. Institutuko kide izendatu zuen Direktorioak 1795ean.