Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rawlings, Jerry John

Ganako politikaria eta militarra (Accra, 1947). Gobernuan gertatzen ari ziren ustelkeriekin bat ez zetorren ofizial talde batekin bildu zen. Estatu kolpe batean huts egin ondoren, Akuffo teniente koronelaren agindupeko gobernua erorarazi zuen (1979). Gudarosteko iraultza kontseiluko burua izan zen, eta ustelkeriaren aurkako politika zorrotza bultzatzeaz gainera, Akuffo hilarazi zuen. Konstituzio berria idatzi ondoren hauteskunde libreak antolatu zituen. Aginpidea lortzen lagundu zion alderdiaren arteko desadostasunak zirela eta, beste estatu kolpe bat egin zuen eta zibilek eta militarrek osaturiko behin-behineko gobernua eratu zuen (1981). 1982 eta 1983. urteetako estatu kolpeei, ekonomia krisi latzari eta biztanleriaren hazkundeari aurre egin behar izan zien gobernu berriak.