Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rakowski, Mieczyslaw

Poloniar politikaria (Kowalewko, Bydgoszcz, 1926). Poloniako gudarosteko ofizial 1945-1949 bitartean. Alderdi komunistako kide egin zen 1946an. Gizarte Zientzietako Institutuan gradua lortu zuen 1955ean, eta doktoregoa 1957an. 1975etik aurrera Batzorde Nagusiko kide izan zen. Polityka astekari ospetsuaren argitalpen burua. 1988an Lehen ministro izendatu zuten. Komunista petoa da, baina ekonomia erreforma handi baten eta merkatu libreko ekonomiaren aldekoa.