Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rajk, László

Hungariar politikaria (Szekelyudvarhely, Trantsilvania, 1909 - Budapest, 1949). Alderdi komunistako kidea zen eta Nazioarteko brigadekin borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939). Frantzian bizi izan zen 1939-1941. urteetan eta aberrira itzuli zen 1941. urtean ezkutatuta. Atxilotu zuten eta Alemaniara eraman zuten. 1945. urtean geratu zen aske eta Hungariako langileen alderdiko idazkari nagusi-orde izendatu zuten. 1946-1948 urteetan Barne Arazoetarako ministro izan zen eta 1948-1949 bitartean Kanpo arazoetarako ministro. 1949. urtean atxilotu zuten estatuaren aukako matxinada bat antolatzen ari zelakoan eta hiltzera kondenatu zuten.