Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Qena

Egiptoko Goialdeko probintzia eta hiriburua. Probintziak 5-6 km hartzen ditu Nilo ibaiaren bi bazterretan, eta Arabiako eta Libiako basamortuen artean kokatua dago. 1.851 km2. 2.493.000 biztanle (1990). Hiriburua: Qena. Qenan daude Tebas-ko eta Erregeen Hilobien ibarreko aztarnak. Biztanle gehienak nekazariak dira eta azukrea, dilistak eta laboreak dira uzta nagusiak. Fosfatoa, ongarriak eta azukre findegiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Probintziako hiri nagusiak: Luxor eta Isna.