Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Puy, Le

Frantziako erdi-hegoaldeko prefetura eta Haute-Loire departamenduko hiriburua (Auvernia), Borne ibaiaren (Loira ibaiaren adarra) ertzean. 29.024 biztanle. Apezpiku egoitza. Corneille mendialdearen oinetan dago. Hiriaren iparraldean dagoen Aiguilhe harkaitzean San Migel kapera ikusgarria dago. Aipagarriak dira, halaber, Frantziako Ama Birjinaren estatua (XIX. m.), XIII. mendeko Notre-Dame katedral erromaniko-bizantziarra eta hiritik gertu dagoen Polignac gaztelua. Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, automobilgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Erdi Aroan zehar erromes katoliko askoren jomuga izan zen Le Puy.