Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prudentzio

(Lat. Marcus Aurelius Prudentius Clemens). Hispaniar jatorriko poeta latino kristaua (Calahorra, 348 - Hispania, 415). Haren idazkiek eragin handia izan zuten Erdi Aroan zehar. Lan nagusiak: Peristephanon (martiri hispaniarrei eskainia), Cathemerinon (erlijio kantuen bilduma), Psychomachia (bertuteen eta bizioen arteko borrokari buruzko poema alegorikoa), Aphoteosis, Hamartigenia, Contra Symmachum (bi liburuki) eta Ditochaeon.