Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Probo, Marko Aurelio

Erromatar enperadorea 276-282 urteetan (Sirmium, 232 - Sirmium, 282). Afrikan eta Egipton borrokatu ondoren, Ekialdeko gudarostearen buruzagi izan zen. Erromako enperadore izendatu zuten Tazito hil zenean. Barbaroen aurkako kanpainak egin zituen. Nekazaritza bultzatu zuen eta Galian eta Hispanian mahatsa aldatzea onartu zuen. Soldaduak Proboren aurka matxinatu ziren hark ezarritako araudi zorrotzari aurre egiteko, eta Ekialdeko kanpaina hastekotan zela hil zuten.