Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Priene

(Gaur egun, Samsun Kalesi). Joniako antzinako hiria, Egeo itsasoan, Samos-ko uhartearen aurrean, Mikala mendiaren eta Meandro ibaiaren bokalearen artean. Joniako Hamabi hirien erlijiogune nagusia izan zen. Jarduera handikoak ziren bertako bi portuak. Atenearen tenplua, antzoki bat, kiroldegi bat eta abar utzi dituzte agerian han egiten ari diren indusketa lan garrantzitsuek.