Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Presley, Elvis

Estatu Batuetako kantaria eta antzezlea (Tupelo, Mississippi, 1935 - Memphis, 1977). 1956. urtean rock and roll kantari ezagun bihurtu zen, R.C.A. disko etxearekin grabatzen hasi zenean. Presleyren nortasunak, jazkera eta orrazkera bereziak berebiziko arrakasta eta jarraitzaile ugari ekarri zioten. 1956. urtean Heartbreak Hotel diskoa argitaratu zuen, milioi bat kopia baino gehiago saldu zituzten 45 diskoetatik lehena, Hound Dog, All Shook up, Don´t be Cruel, eta Burning Love kantu famatuekin. Urte berean Love me tender filmean lan egin zuen, bere hogeita hamairu filmetan lehena, eta telebistan agertu zen ikusle kopuru handiko saioetan. Film aipagarriak: King Creole (1958), Flaming Star (1961), Maitasuna Hawaiien (1961); Hitzordua Las Vegasen (1964) eta Elvis Show (1970).