Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

presidentzialismo

iz. Pol. Aginpide eragilea presidentearen esku uzten duen eta estatuburua eta gobernuburua presidentea edo lehendakaria bera den gobernu era. Lehendakaria hautesle guztiek zuzenean hautatzen dute, eta ez legebiltzarrak. Legegintzako aginpidea, legebiltzarrari dagokiona, eta aginpide eragilea, presidenteari dagokiona, bereiziak daude eta legebiltzarrak ezin ditu ez lehendakaria ez berak aukeratutako ministroak aginpidetik kendu. Estatu Batuak dira presidentzialismoaren adibide bat, hango estatuaren antolamendu federalak presidentearen agintea nolabait mugatzen badu ere. Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Arabiako eta Afrika beltzeko gobernu asko presidentzialistak dira. Presidentzialismoa diktadura bilakatu izan da maiz; hori saihesteko konstituzio askok epe jakin batera mugatzen dute lehendakariaren agintaldia.