Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Preobrajenska, Olga

Errusiar dantzaria, Frantzian herritartua (San Petersburgo, 1871 - Saint-Mandé, Paristik hurbil, 1962). San Petersburgoko Inperioko Eskolan egin zituen ikasketak. 25 urtez egin zuen dantza Mariinsky (egungo Kirov) Antzerki taldearekin, Antzeztoki Inperialean eta atzerriko antzezlekurik garrantzitsuenetan. San Petersburgoko ballet eskolan irakasle izan ondoren Parisen hartu zuen bizilekua (1924) eta dantza eskola bat zabaldu zuen han. Ballet klasikoko interpretaririk handienetakoa izan zen, bereziki M. Petiparen koreografia nagusietan.