Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Praetorius, Michel

(Jaiotza izenaz, Michael Schultheiss). Alemaniar musikagilea eta musikaren teorialaria (Kreuzberg, 1571 - Wolfenbüttel, 1621). G. Gabrieliren ikasle izan zen. Organista izan zen Frankfurt, Groninga eta Wolfenbüttel-en. Saxoniako errege etxeko kaperako maisua eta aholkularia izan zen Dresden-en. 1618. urtean Magdeburgoko gortearen zerbitzura egon zen. Mezak idatzi zituen eta mila eliz lanetik gora, latinez eta alemanez idatzitako moteteak eta koru moldaketak. Aipagarriak dira, bestalde, 1609. eta 1611. urtean organorako idatzi zituen Musae Sioniae eta Hymnodia Sionia lanak. 1614-1619 urteetan Syntagma musicum idatzi zuen, hiru zatitan idatzitako saiakera teorikoa, garai hartako tresnetarako musika ezagutzeko garrantzizkoa.