Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pradere Arruti, Blas

Gipuzkoar idazlea (Oñati, 1851 - Donostia, 1923). Apaiza. Gipuzkoako Diputazioak antolatzen zituen Euskal Jaietara bere idazlanak bidali eta sari ugari jaso zuen. Horietariko batzuk: Oyartzun eta bere seme ospatuak (1897), Bergara´ko seme argidotarrak (1905), Bergara´ko azitetxe jakintsu duikintar erregezkoa (1905), Aitzbetz´eko zuloa, Peñaflorida´ko kondea. Lurbirako adiskideen alkarbidea lenengo ipiñi zubana, Tolosa´ko erriyaren izenak lenago ta orain (1912), Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begirunea (1914) eta Edaleentzako gogoangarriak (1914). Pradererenak dira, halaber, Satanasen bandera edo liberalqueriya (1896), eta Secretos para hablar y oír con claridad el bascuence (1897) liburuak.