Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

potentzial

izond. eta iz. Potentziari, ahalmenari dagokiona. || Gram. Ahalera.  v  Energia potentziala. Fis. Gorputz batek bere posizioagatik duen energia da; jatorri puntu jakin batetik, energia potentziala zero duen puntutik alegia, gorputza den puntura eramateko egin behar den lanaren baliokidea da. Hala, jatorritzat hartzen den Lurreko erreferentzia maila jakin batean den m masa eta h garaiera duen gorputz baten energia potentziala hau da: g konstate gisa hartzen den Lurraren grabitate eremuaren konstantea delarik. 
 v  Potentzial elektrikoa. Elektr. Eremu elektrikoaren puntu jakin batek duen potentzial elektrikoa, karga elektriko positibo banakoa eremuaren infinitutik puntu hartara eramateko egin behar den lana da; voltiotan edo joule/culomb-etan neurtzen da maizenik.  v  Potentzial-diferentzia. Elektr. eta Fis. Bi punturen pontentzialen arteko diferentzia; batik bat potentzial elektrikoarentzat erabiltzen da, kasu horretan tentsioaren baliokide da.