Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

potentzia

iz. Fis. Ahalmena; denbora banako jakin batean egiten den lan kopurua. Potentzia P=W/t, denbora banako bakoitzeko egiten den lan kopuru gisa, definitzen da maizenik; alabaina, denbora banako bakoitzeko igortzen den energia kopuru gisa ere definitzen da, denbora dt tartean aldatzen bada eta energia dE kopuruan aldatzen bada:          Nazioarteko Sisteman watt-etan (W) neurtzen da; W bat berdin joule/segundo bat da. CGS sisteman berriz potentzia erg/segundotan neurtzen da. Banako berezi gisa halaber zaldipotentzia (ZP) erabiltzen da (1 ZP = 735,5 watt).  v  Elektr. Korronte elektriko batek denbora banako bakoitzeko eragiten duen lan kopurua. Korronte elektriko jarraituan potentzia korrontearen intentsitatearen (I) eta haren potentzial diferentziaren (V) arteko biderkaduraz kalkulatzen da; intentsitatea anperetan eta potentzial diferentzia berriz voltiotan neurtzen bada, potentzia watt-etan neurtzen da.