Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Popp, Lucia

Eslovakiar abeslaria, sopranoa (Uhorska Ves, Eslovakia, 1939 - Viena, 1993). Vienako Operako eta Salzburgoko Musikaldietako kantari nagusietako bat izan zen 1963tik aurrera. Mozart-en operek eman zioten nagusiki (Flauta Miragarria, Cosi Fan Tutte, Don Giovanni) ospea. Orobat, lieder abeslari bikaina izan zen.