Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pole, Reginald

Ingeles elizgizona (Stourton Castle, Staffordshire, 1500 - Londres, 1558). Henrike VIII.aren babesean bazegoen ere, ez zuen erregearen dibortzioa onartu eta Italiara joan zen. Kardinal egin zuten 1536. urtean eta Consilium de emendanda Eclessia kontzilioan parte hartu zuen (1537). Trentoko kontzilioko buru izan zen 1542an. Ingalaterrara itzuli zen Maria Tudor-en agintaldian, eta Canterbury-ko artzapezkiku izan zen. Erreforma katolikoaren alde lan egin zuen.