Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polarizazio

iz. Polarizatzea.  v  Kim. Eremu elektriko baten eraginez molekula bat polarizatzea. Dipolo momentu bat duen molekula bat eremu elektriko batean jartzen bada norabide zehatz batean orientatzea (orientaziozko polarizazioa). Aldi berean, molekularen elektroiak eremuaren polo positibora bideratzen dira apur bat (polarizazio elektronikoa) eta molekula osatzen duten atomoen nukleoak polo negatibora bideratzen dira apur bat (polarizazio atomikoa). Atomo baten polarizazio osoa aipatu diren hiru polarizazio moten batura da.  v Elektr. Bi eroaleren artean potentzial diferentzia bat agertzea.  v Polarizazio dielektrikoa. Eremu elektriko baten eraginpean dagoen bakartzaile bat dipolo bihurtzea.  v Elektrodoen polarizazioa. Pila elektriko baten elektrodoetan hidrogenoa edo amoniakoa askatzea. Honek pilaren barne erresistentzia handiagotzen du eta pilak sortzen duen korrontearen aurkako indar elektroeragile bat eratzen da. Efektu hau galarazteko edo bere eragina gutxitzeko despolarizatzaileak erabiltzen dira.  v Biol. Izaki biziek eta haien organo batzuek beren jarduera norabide bakar batean orientatzeko duten tasuna.  v Opt. Edozein motatako zeharkako uhinek, bereziki uhin elektromagnetikoek eta elastikoek, beren dardara norabideak mugatzeko duten tasuna. Argi normalak bere norabidean normal diren plano posible guztietan dardartzen duen bezala, argi polarizatuak plano bakar batean dardartzen du; dardararen formaren arabera hiru polarizazio mota ezagutzen dira: zirkularra; barreiatzen den uhinaren bektore magnitudeak zirkunferentzia bat egiten duenean; lerrozuzena, bektore magnitudea plano finko bati paraleloa denean; eta eliptikoa, bektore magnitudeak elipse bat egiten duenean.  v Polarizazio planoa. Polarizazio lerrozuzena duen uhin elektromagnetiko baten barreiadura norabidea bere baitan duen planoa.