Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

podizipediforme

izond. Zool. Hegaztien klaseko izen bereko ordenako txoriez esaten da. Podizipitiforme izenez ere ezagutzen dira. 22-60 cm luze izaten dira, 73 cm gehienera. Gorputza zapal samarra eta luzarana dute, hegoak eta isatsa berriz laburrak. Mota gehienek moko luze zorrotza dute, Podiceps generokoek batez ere. Buruan belarri itxurako moto bat edo bi ere badituzte genero horretakoek. Podizipediforme mota guztiek hankak igeri-oin bihurtuak dituzte, eta uretan bizi izaten dira. 18 bat hegazti mota sartzen dira podiziformen baitan; horietan ezagunenak koartzak edo lertxunak eta amiltxoriak dira.