Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Podgorny, Nikolai Victorovitx

Sobietar estatu gizona (Karlovka, Ukraina, 1903 - Mosku, 1983). Moskuko teknologia institutuko zuzendaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Ukrainako Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten (1953-1963). Batzorde Nagusiko idazkaria izan zen 1963. urteaz geroztik eta Sobiet Goreneko lehendakari hautatu zuten 1965ean. Ekonomia erreformen aldeko agertu zen. 1977ko ekainean kargu guztietatik eraitsi zuten.