Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plücker, Julius

Alemaniar matematikaria eta fisikaria (Elberfeld, 1801 - Bonn, 1868). Berlin, Halle eta Bonn-go unibertsitateetan fisika eta matematikako irakaslea izan zen. Geometriako oinarrizko ikerketak egin zituen eta geometria analitikoan berrikuntza handiak egin zituen; koordenatu kontzeptua eta koordenatuen erabilera zabaldu zuen. Aljebra kurben ikerketa eta sailkapena landu zuen. Fisikan, izpi katodikoen tasun batzuk aurkitu zituen.