Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plozeido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Neurriz txiki samarrak izaten dira, 10-25 cm luze. Moko motza eta kono egiturakoa izaten dute. Hankak ere labur samarrak dituzte. Beste ezaugarrietako bat habiak egiteko duten trebetasuna da; sarrera eta galeria nahasitakoak egin ohi dituzte gehienek. Oso txori taldezaleak dira. Lehen Europan, Asian, Afrikan eta Australian bizi ziren, baina Ameriketan ere zabalduak daude gaur egun. 156 bat plozeido mota ezagutzen dira; horietan ezagunenak txolarrea eta kaskabeltz handia dira.