Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plinio Gaztea (Caius Plinius Caecillius Secundus)

Erromatar idazlea, Plinio Zaharraren semetzako hartua (Novum Comum, 62 - Bitinia, 114). Gurasoak galdu zituen oso gazte zela eta bere osaba Plinio Zaharrak hezi zuen. Erretorika eta zuzenbidea ikasi zituen Kintiliano ospetsuarekin. 93an pretore izendatu zuten eta Trajanok kontsul egin zuen 100. urtean. Horren ordainetan Panegyricus oratoria lana idatzi zion enperadoreari. 100-109. urteetan Epistolak izenez ezagutzen diren 9 liburuki plazaratu zituen; hainbat gai erabili zituen, Erromako gizarteko ohituretan eta garai hartako literaturan oinarrituak betiere. 110. urtean Bitiniara (egungo Turkiara) bidali zuen Trajanok, eta han idatzi zuen hamargaren Epistola (hil ondoren argitaratua).