Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plasmolisi

iz. Biol. Zelularen kizkurtzea, zelula hori ingurune hipertonikoan aurkitzean ura galtzen duelako. Plasmolisiaren ondorioz zelularen bolumena txikiagotzen da eta protoplasma kizkurtu. Landare zeluletan hobeto ikusten da prozesu hau, mintz plasmatikoa zelulosa paretatik garbi banatzen delako eta bakuolak neurriz txikitzen direlako. Plasmolisiak, kasurik larrienean, zelularen suntsiketa eragin dezake.