Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Planchon, Roger

Frantses antzerki zuzendaria eta antzerkigilea (Saint-Chamond, 1931). 1953. urtean Lyonen Komediaren Antzokia sortu aurretik, hainbat antzerki lan egin zituen amateur gisa: Shakespeare, Calderón. Antzoki horretan, lan klasikoak (Heinrich von Kleist, Christopher Marlowe) eta gaur egungoak (Bertolt Brecht, Arthur Adamov, Eugène Ionesco) egin zituen. Bide bikoitz hori etengabea da Planchonengan: Jean Vilarren ildotik, Planchonen asmoa zen ez bakarrik ikusle kopurua handitzea, baita edukia berritzea ere. 1958an Villeurbanneko la Cité-ko antzokiko zuzendari izendatu zuten, eta lan handiak erakutsi zituen, betiere ikusmolde kritiko batetik (Molièreren Tartuffe, 1962-1974 bitartean). Gaur egungo errepertorioak ere erakartzen badu ere, Frantziako historia izan da bere lanen gai nagusia: Louis enfant roi (1993, Luis haur errege). 1972an Herri Antzerki Nazionaleko zuzendari izendatu zuten. Planchonen antzerki lan nagusiak: La Remise (1964, Ematea), Le Cochon noir (1972, Txerri beltza), Le Radeau de la Méduse (1995, Medusaren baltsa)…