Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piridina

iz. Kim. Bere egituran hexagono eraztun bat duen gai heterozikliko organikoa (C6H5N). Harrikatzaren alkaternan aurkitu zuen Anderson-ek 1846an. Isurkari kolore gabea, sukoia eta oso usain txarrekoa da. Uretan eta disolbatzaile organikoetan ongi urtzen da. Ikatzaren alkaternaren destilazioz, edo azetaldehidoaren eta amoniakoaren sintesiaren bidez lortzen da. Oso gai toxikoa da. Bitaminen eta drogen sintesirako, disolbatzaile gisa, ehungintzan tindaketan laguntzeko eta abar erabiltzen da.