Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinyin

iz. Hizkl. Mandarin txineraren Pekingo dialektoaren ahoskeran oinarria hartuta hizkuntza idatzirako prestatu zen latin idazkera. Pinyin-aren sortzaileen asmoa ez zen txineraren hizkien ordez beste batzuk erabiltzea, Pekingo dialektoaren ahoskera erakusten laguntzea eta ezagutaraztea baizik. Idatzi diplomatiko eta argitalpen arrotzetako itzulpenetan erabiltzen da, arrotzentzako txinera eskoletan, kode telegrafikoetan, itsuentzako Braille idazkeran, gorrentzako behatz alfabetoan, hiztegietan eta aurkibideetan. Bestalde, pinyin-a Txinako kultura talde batzuek ohiko idazkera sistemaren ordez erabiltzen dute, eta aurretik idazkerarik ez zuten beste talde askoren hizkuntzen berri emateko erabili izan da.