Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pidgin

iz. Hizkl. Hiztegi murriztua eta gramatika soila duen hizkuntza, Europako mendebaleko hizkuntza batean oinarrituta askotan. Hizkuntza berbera ez duten gizataldeen artean elkar ulertzeko sortzen da. Batzuetan pidgina gizatalde baten lehen edo bigarren hizkuntza bihurtzen da. Pidgin adibideak dira txinatar ingeles pidgina, Haitiko frantses kreolea, eta Melanesiako ingeles pidgina.