Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pichegru, Charles

Frantses jenerala (Arbois, Jura, 1761 - Paris, 1804). Besançon-go jakobinoen buruzagi zen 1791n eta Rhin, Nord eta Ardennesko gudarosteetako komandante nagusia. Herbehereak inbaditu zituen eta hango itsas armadaren jabe egin zen 1794. Parisko ostea zuzendu zuen 1795eko matxinadaren ondoren eta Rhingo gudarosteko buru zela, Mannheim-go hiria hartu zuen.