Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piarres Adame

J. B. Elissambururen eleberri bakarraren izenburua eta pertsonaia nagusia (1889). Kontalaria Saratik Olhetako jaietara doala, Piarres Adamerekin topo egiten du bidean. Piarres hirurogei bat urteko gizasemea da, zapataria bizibidez. Eleberrian, Piarresek kontatzen dituen haurtzaroko istorioak azaltzen dira, modu zirtolari batean eta umore handiz.