Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piaf, Edith

(Jaiotza izenez, Edith Giovanna Gassion). Frantses kantaria (Paris, 1915 - Paris, 1963). Gaztetan, kaleetan aritu zen abesten. L. Leplée enpresarioak Piaf ezagutu eta bere kabaretean aurkeztu zuen. Arrakasta handia lortu zuen. 1935. urtean aurkezpena egin zuen antzerkian, eta hurrengo urteetan Parisko music hall ospetsuenetan kantatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europa osoan, Hego Ameriketan eta Estatu Batuetan aritu zen abesten. Piaf-en ahots eta kantatzeko era hunkigarri adierazkorrak ospetsu egin zituen kantu ugari: Je ne regrette rien (Ez naiz ezeren damu), La vie en rose (Arrosa koloreko bizitza), Hymne à l’amour (Maitasunaren ereserkia), eta Milord, besteak beste. Kantari gisa ospe handia izan bazuen ere, eritasuna, ezbeherra eta zoritxarra izan ziren nagusi Piaf-en bizitzan.