Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pi i Sunyer, Carles

Katalan politikaria eta ingeniaria (Bartzelona, 1888 - Caracas, 1971). Universitat nova de la Mancomunitat unibertsitateko lehendakari eta Arte eta Lanbideetako eskolako zuzendari izan zen. Esquerra Republicana alderdiko diputatu izan zen 193tik aurrera, Generalitat-eko finantza saileko kontseilari 1932-1933 urteetan eta Lan ministro Martínez Barriosen gobernualdian (1933). Bartzelonako alkate hautatu zuten, baina espetxeratu zuten 1934. urteko istiluak zirela eta. Aske geratu ondoren diputatu, alkate (1936-1937) eta kultura saileko kontseilari izan zen (1937-1939). Erbestera jo zuen Espainiako Gerra Zibila amaitzean, eta Frantzian eta Venezuelan bizi izan zen. Harenak dira Apunts per a la història de la indústria cotonera catalana (1925) eta L´aptitud econòmica de Catalunya (1927-1929) obrak.