Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pevsner, Antoine

Frantses eskultore eta margolaria, jatorriz Errusiakoa (Orel, 1886 - Paris, 1962). Naum Gabo-ren anaia zen. Kiev eta San Petersburgoko Arte Ederretako akademian egin zituen ikasketak. 1911-1913 bitartean Parisen bizi izan zen, eta Errusian egonaldi labur bat egin ondoren, Parisa itzuli zen. Pintura abstraktua landu zuen. 1915ean, Oslora joan eta anaiarekin batera eskultura landu zuen, metala, zura, kartoia eta zeluloidea erabiliz. 1920an, Manifestu errealista argitaratu zuten, konstruktibismoaren oinarriak finkatzen zituena, artearen askatasuna goraipatuz eta arte ez figuratiboaren ekai berrien erabileraren alde eginez. 1923tik aurrera Parisen geratu zen, eta pintura ez figuratiboa lantzeaz gainera, zeluloidea eta metalezko xaflak erabili zituen bere irudiak egiteko. Aipagarria da Marcel Duchamp-en erretratua (1920).