Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peugeot, Armand

Frantses industria gizona (Valentigney, 1849 - Neuilly-sur-Seine, 1915). 1891n lehen Peugeot automobil lantegia sortu zuen Jean-Pierre Peugeot-en biloba zen. 1885. urtean, lehen txirrinda eta motozikleta lantegia sortu zuen Frantzian bere anaia Eugènerekin batera eta 1890. urtean, lau gurpileko lehen automobila egin zuten, petrolioz mugitzen zen motorra zuena. 1895. urtean gasolinaz ibiltzen zen lehen motorra egin zuen Armand Peugeot-ek; orobat, Societé des automobiles Peugeot elkartea sortu zuen.