Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pestalozzi, Johann Heinrich

Suitzar pedagogoa (Zurich, 1746 - Brugg, 1827). Garrantzi handiko berrikuntzak egin zituen pedagogian. Jean Jacques Rousseauren Emile obra irakurri ondoren, hark hezkuntzaren inguruan zituen ideiak landu eta garatu zituen. Filantropia joera eta hezkuntza aktiboa bultzatu zituen pedagogian. Sistema berriak asmatu zituen pixkanaka haurraren adimena eta ulermena garatu ahal izateko. Eskola berriak sortu zituen nekazari inguruko haur pobreentzat, bereziki, eta liburu ugari idatzi zuen pedagogiaren inguruan. Wie Gertrud ihre Kinder lehrt (1801, Nola irakasten dien Gertrudisek bere seme-alabei) izan zen Pestalozziren lan garrantzitsuenetako bat.