Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pertsona

iz. Giza motako banakoa. ◊ Hirutasun Santuko kideetako bakoitza, hots, Aita, Semea eta Izpiritu Santua. || Pertsonaia. || Gram. Izenordainak eta adizkiak aldatzen dituen gramatika kategoria, hitz egiten duenari (lehen pertsona), entzuten duenari (bigarren pertsona) edo beste norbaiti (hirugarren pertsona) egokitzen zaiena.  v  Gram. Izenordainak eta adizkiak aldatzen dituen gramatika kategoria, hitz egiten duenari (lehen pertsona), entzuten duenari (bigarren pertsona) edo beste norbaiti (hirugarren pertsona) egokitzen zaiena.  v  Euskaraz, aditz jokatuen eta jokatu gabeen artean dagoen desberdintasunik handienetakoa pertsona marka izatea edo ez izatea da. Aditz jokatuek perpausean parte hartzen duten zenbait izen sintagmaren ordezko diren pertsona markak dituzte. Aditzak pertsona komunztadura du perpauseko NOR, NORI eta NORK izen sintagmekin, hots, bat datoz aditzaren pertsona markak eta perpausaren sintagma horiek. Aditzaren hasieran agertzen diren pertsona markakn(lehenengo pertsona singularra), H (bigarren pertsona singularra), G (lehenengo pertsona plurala), Z (bigarren pertsona plurala) dira; aditzaren amaierakoak T, K/N, GU, ZU, ZU(+e). Hirugarren pertsonaren ezaugarria ø dela esan daiteke, eta horrenbestez, D- Z- edo L- hasierakoak ez dira denboraren adierazgarri besterik.  v  Pertsona izenordainak. ik. izenordain.