Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Persigny, Jean Gilbert Victor Fialin dukea

Frantses politikaria (Saint-Germain-l´Espinasse, Loire, 1808 - Niza, 1872). Luis Napoleon Bonaparteren laguntzaile izan zen Estrasburgoko (1836) eta Boulogneko ekinaldietan (1840). 1851ko abenduaren 2ko estatu kolpean parte hartu zuen. Napoleon III.ak Barne Arazoetako ministro izendatu zuen (1852-1854 eta 1860-1863 urteetan), eta Frantziako enbaxadore izan zen Londresen (1855-1858 eta 1859-1860 urteetan). 1896. urtean haren Mémoires (Oroitzapenak) argitaratu ziren.