Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pertseo

(Gr. Perseus). Mit. Greziako heroia. Zeusen eta Danaeren semea zen. Akrisio aitonak aginduta (Danaeren seme batek hilko zuela iragarri baitzion Akrisiori orakulu batek) itsasora bota zituzten Danae eta Pertseo. Olatuek Serifo uhartera eraman zituzten biak, eta Serifoko errege Polidektek jaso zituen han. Polidekte Danaez maitemindu zen eta, amarengandik urrunarazteko asmoz, Medusa Gorgonarekin borrokatzera bidali zuen Pertseo. Pertseok lepoa moztu zion Medusari, eta haren odoletik Pegaso, zaldi hegoduna, sortu zen. Serifo uhartera itzuli baino lehen, Andromeda askatu zuen eta harekin ezkondu zen. Beste Gorgonengandik ihes zihoala, Allas-ek laguntza ukatu zion, eta Medusaren buruak harri bihurtua utzi zuen. Pertseo Argosa itzuli zen, eta ustegabean Akrisio aitona hil zuen ustegabean, eta hala bete zen orakuluak iragarria. Fama handia du B. Celliniren Pertseoren estatuak.