Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perdikas

Mazedoniar jenerala (K.a. 321ean hila). Alexandro Handiaren ordezkari eta laguntzaile izan zen Asiako kanpainetan. Erregeorde izan zen Alexandro hil ondoren (323), baina gainerako jeneralak bere aurka elkartu ziren (Eumene izan ezik), eta Egiptoko kanpaina batean hil zuten.