Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perdikas

Mazedoniako hiru erregeren izena.  v Perdikas I.a (K.a. VIII-VII). Argosen jaioa zen. Mazedoniako alde handi baten jabe egin zen, eta Argeaden dinastia sortu zuen. Antzinatean Mazedoniako hiriburua izan zen Aigai (Edesa) hiria sortu zuen.  v  Perdikas II.a (K.a. 413an hila). 454-413 urteetan izan zen errege. Odrisioen aurka borrokatu zen. Atenasen eta Espartaren alde borrokatu zen Peloponesoko gerran.  v  Perdikas III.a (K.a. 359an hila). 365-359 urteetan izan zen errege. Anaia, Alexandro II.a, hil zutenean, egin zuten errege. Helenismoaren aitzindaria izan zen Mazedonian. Iliriarren aurkako borroka batean hil zen.